Ongizate emozionala kanpaina
BEZEROA

Armeria Eskola Eibarren dagoen Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratua da, industria-sektoreko erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan espezializatua. Pertsonak kualifikatzeko eta enpresen lehiakortasuna indartzeko misio argiarekin, ekosistema berritzaile eta kolaboratibo bat sustatzen du. 1912an sortu zen, eta funtsezkoa izan da eskualdeko eta Euskal Herriko industria-garapenean.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Ongizate Emozionalari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio hainbat esparrutan, baita enpresatan ere. Eibarko Armeria Eskolan Ongizate Emozionalaren Astea antolatu dute eta guk ekitaldiaren diseinu grafikoaz arduratzeaz gain, hainbat aplikazio eta euskarri sortu ditugu: eskuorria, roll up eta panel informatiboa. Gaiak eskatzen duen bezala, kolore atseginak eta goxoak aukeratu dira, errespetua eta seriotasuna adieraztea izan da gure helburu nagusia.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Komunikazioa
- Diseinua
ERRONKA
Erronka nagusia errespetua eta seriotasuna adieraztea izan da. Izan ere, ongizate emozionalak duen garrantzia islatu nahi genuen dituen kutsu negatiboak alde batera utziz. Hortaz, kolore argiak baina aldi berean goxoak erabili ditugu, eta iruditeri bat non askatasuna erakutsi dugun.

