EU4DUAL
BEZEROA

Mondragon Unibertsitatea, 1997an sortua, unibertsitate kooperatibo eta berritzailea da, MONDRAGON Korporazioan integratua. Lau fakultate ditu eta konpromiso sozial sendoa tu, eta prestakuntza praktikoa, ikerketa eta enpresekiko lankidetza uztartzen ditu. Eredu parte-hartzailearen helburua gizartea ezagutzaren bidez eraldatzea da, nazioarteko proiekzioa duen tokiko ikuspegi batetik.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Europako bederatzi unibertsitateren arteko aliantza da EU4DUAL, Mondragon Unibertsitatea buru duena eta Europako Unibertsitateen ekimenez sortua, Europa osoan prestakuntza duala sustatzeko. Irakaskuntza akademikoa eta benetako lan-esperientzia uztartzen ditu, “Lanaren etorkizuna”, “Ekonomia berdea” eta “Bizitza osasungarria” erronketan jartzen du arreta eta munduko erakunde dual integratu handiena bihurtzea da helburua.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Komunikazioa
- Diseinua
- Ikus-entzunezkoak
ERRONKA
EU4DUAL Konferentziaren erronka nagusia bi eguneko ekitaldi akademiko handiari forma ematea izan da. Lehenengo Nazioarteko Konferentzia bi egoitza izan ditu, bat Mondragon Unibertsitateko Hernaniko Galarreta campusean, eta bigarrena Bidarteko (Ipar Euskal Herria) ESTIA unibertsitatean. Konferentzia honetan Europako hainbat unibertsitateko irakasle, ikasle zein ikerlari bildu ziren formazio dualaren inguruan eta hezkuntzaren etorkizuneko erronken inguruan hitz egiteko. Ekitaldiaren antolaketaz gain, jarraipen grafikoa ere egin dugu, argazkien eta bideoen bidez.




