E// - MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIOA
BEZEROA

Eusko Jaurlaritza, Euskal Autonomia Erkidegoan botere betearazlea duen erakundea da. 1979ko Autonomia Estatututik sortua, funtsezko eskumenak kudeatzen ditu, hala nola hezkuntza, osasuna, kultura, ekonomia edo segurtasuna. Garapen iraunkorrarekin, gizarte-kohesioarekin, euskararen sustapenarekin eta euskal herritarren ongizatearekin konprometituta dago, ikuspegi demokratiko, plural eta europar batetik.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Herritarrek euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra da Euskaraz barra-barra. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuarekin, Euskal Herri osora zabalduko da egitasmoa.
Markaren sorkuntza AZKtik jaio da, hasiera-hasieratik. Haren komunikazio plana eta zabalkunde estrategian ere lanean dihardugu une honetan, Euskal Herri osora iristeko helburuarekin, gure aletxoa jarriz.
Euskaraz norekin? Non? Noiz? Inoiz galdera hauek egin badizkiozu zure buruari, marka berri honek bidea argituko dizu; ikusten duzun tokian, euskara erabiltzeko aukera bermatuko baitizu. Beraz, ikur hau ikusten duzunean, egin euskaraz!

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Komunikazioa
- Diseinua
- Webgintza
- Ikus-entzunezkoak
ERRONKA
Urte askoan zehar Euskal Herri mailan euskara sustatzeko marka eta ekimen asko abiarazi izan dira. Eta horrek, ezinbestean, nahasmen handia sortu izan du euskal gizartearen artean. Esku artean izan genuen erronka nagusia honakoa izan zen: marka horiek guztiak bateratzen zituen ideia bakar bat sortu eta gizartean inplementatzea, ikur bereizgarria izanez.



