MARKAGINTZA
BEZEROA

Agustinak Zentroa Oarsoaldean kokatua dago, eta kultura- eta sormen-industrien proiektuak bultzatzen ditu. Aholkularitza, prestakuntza, espazioak eta baliabideak eskaintzen dizkie sektoreko ekintzaileei eta eragileei, ikuspegi pertsonalizatu eta kolaboratiboarekin. Talentua, sormena eta berrikuntza babesten ditu, eskualdearen ikuspegi ireki batetik.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Kultura eta sormen industria balioan jartzeko helburuarekin sortu da Agustinak Zentroa, Errenteriako Udalak eta Oarsoaldeko Garapen Agentziak babestu eta sustatutako proiektua. Orain arte kultura eta sormen industrien sektorea aisialdiarekin estuki lotuta ulertu den arren, proiektu honek gizarteratu nahi du industria eta garapen sozioekonomikorako tresna baliagarri eta eraginkorrak direla kultura eta sormena.
Xede hori lortzeko bidean, AZKtik proiektuaren komunikazio estrategia bere osotasunean landu dugu: marka plataforma, identitate berbala eta bisuala, marka eskuliburua, seinaletika, webgunea eta komunikazio estrategia.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Diseinua
- Webgintza





