MARKAGINTZA
BEZEROA

Txatxilipurdi irabazi-asmorik gabeko elkartea da, haur eta gazteentzako euskarazko aisialdi hezitzailea sustatzen duena, partaidetza, feminismoa eta aniztasuna bezalako balioetatik abiatuta. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta eragile publiko eta sozialekin lan egiten du ingurunea eraldatzeko.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Txatxilipurdi aisialdi elkarteak markaren eraberritze prozesua baliatu du identitate bisual berria oinarri berri baten baitan eraikitzeko, eta oinarri horretarako analisi sakona egiteko bere ekosistema osoarekin, modu partehartzailean.
Prozesu osoaren helburu nagusia da Txatxilipurdiren nortasuna eta marka gaur egun den horretan oinarritu eta etorkizuneko erronkekin konektatzea. Horretarako, marka nortasun berria bere osotasunean landu dugu AZKtik: analisia, marka plataforma eta identitate bisuala.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Diseinua
- Webgintza







