MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIOA
BEZEROA

“Gidabaimenak Euskaraz” Euskadiko Autoeskolen Federazioak koordinatutako ekimena da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eta gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz prestatzeko eta egiteko aukera ematen die ikasleei. Bere helburu nagusia gazteen artean baimena euskaraz lortzeko ohitura sustatzea da, ikaskuntza esperientzia entretenigarri, dinamiko eta berritzailea eskainiz. Horretarako, kalitate handiko materialak eskaintzen ditu, inprimatuak zein digitalak.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Gidabaimen teorikoak euskara hutsean egiteko proiektua abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Autoeskolen Federakuntzarekin elkarlanean. Euskaldunei hizkuntza eskubideak bermatzea du helburu kanpaina honek, eta hori lortzeko bidean, AZK-k beharrezkoak izan diren baliabideak sortzen lagundu du.
“Gidabaimenak Euskaraz” markaren sorkuntzatik harago murgildu da AZK proiektu honetan. Izan ere, marka sortu ez ezik, liburu fisikoen maketazioan eta bideo anitzetako grafismo eta ekoizpenean ere burubelarri aritu gara. Liburuei balio bereizgarria eman diegu, eta informazio teorikoa bideo interaktiboekin uztartuz, liburu interaktiboak erdietsi ditugu. Horrekin batera, kanpaina bere osotasunean gizarteratzeko zenbait euskarri sortu ditugu: parasola, triptikoak, flyerrak, spot-a…

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Komunikazioa
- Diseinua
- Webgintza
- Ikus-entzunezkoak
ERRONKA
Euskarazko baliabide faltagatik, eta aldi berean, inertziak bultzatuta, gaztelania hutsean egiten zuten gidabaimena euskal herritar gehienek. Eta ohitura hori aldatzea eta hartzailaren erabaki-hartzea aldatzea ez da lan makala. Horregatik, modu erakargarri eta deigarrian sortu behar izan genuen kanpaina eta hari lotutako material guztia, benetan gidabaimena euskaraz egitera animatuko den ikasle kopurua handitzeko asmoz.