Itxoin mesedez, edukia kargatzen ari da

Matabi - STAND VIRTUAL

BEZEROA

Goizper S. Coop., 1959an Antzuolan (Gipuzkoa) sortua, Industria, Lainoztatze eta Bioteknologian dibisioak dituen enpresa taldea da. Bere berrikuntzagatik, ekoizpen propioagatik eta nazioarteko presentzia handiagatik nabarmentzen da, bost kontinenteetan 16 ordezkaritza baititu.

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Goizper Ihinztadura da Goizper S. Coop.-aren lan-arloetako bat eta, arlo horretan, Matabi (nekazaritzan erabiltzen diren lainoztagailuak) eta IK Sprayers (garbiketa industrialean eta desinfekziorako erabiltzen diren gailuak) dira produktu nagusietako bi. Bi produktu horietarako stand birtualak diseinatu ditugu. Nabigazio esperientzia berria da, lainoztatze produktuak eta soluzioak ezagutzeko, stand baten egonaldia simulatzen duena. Erabiltzaileek multimedia edukia aurkituko dituzte stand birtual horietan, bideo, argazki, produktu-fitxa eta datu teknikoak, hori guztia 3Dko esperientzia batean murgildurik eta %100ean interaktiboa. Produktu bakoitzari buruzko informazio osoa deskarga daiteke fitxen bitartez, bezeroak baliozko edukia izan dezan eskura uneoro.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
  • Diseinua
  • Webgintza

ERRONKA

Modu desberdin batean mundu osoko erabiltzaileei heltzea da proiektu honen erronka nagusia. Horregatik online esparru bat diseinatu genuen ad-hoc Goizper enpresarentzat, horrek dakarren zailtasunekin.

EMAITZA

Proiektu guztiak ikusi

Hurrengoa Proiektua
azk-logo
Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.