MARKAGINTZA ETA KOMUNIKAZIOA
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Biziguraz Betie’ lelopean, Otxandioko Udala lan berezia egiten ari da azkenaldi honetan informazioa helarazteko herritarrei eta komunikazio-zubiak eraikitzeko eta gu, AZKtik, laguntzen diegu asmo hori aurrera ateratzen. ‘Poltsa bete Otxandion’ tokiko dendetan erosketak egiteko sentsibilizazio kanpaina, buletin eta herri-aldizkarien diseinua, sare sozialen kudeaketa…egin beharreko lanak dira Otxandioko herritarrak ondo informatuta egon daitezen, herrigintza sendotu eta komunitatea indartzeko.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Komunikazioa
- Diseinua
- Ikus-entzunezkoak
ERRONKA
Otxandioko Udalarekin daukagun erronka nagusia herritarrei informazioa helarazteko komunikazio-zubiak eraikitzea da. Herrigintza sendotzea eta komunitatea indartzea helburu izanik. Izan ere, udalarekin uneoroko kontaktua dugu, aipatutako herringintza hori ezinezkoa izango litzatekeelako haiekin harreman hurbil eta zuzen bat gabe.


